Dendako bilatzaile aurreratua

Urdin

Aria

10 €


Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
ARIA Donostian sortutako musika talde berria da. Euskarazko pop kantak egiten ditu giro intimista batekin. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago, bere ibilbidean zehar sortutako abestiak talde formatura pasa dituenak. Teklatuetan Iñaki Ortego Laurobako pianista ohiak laguntzen dio, baterian Ion Larrañaga dute eta gitarran Iñaki Olaskoaga. Euren abestiek bizipen pertsonalak salaketa politiko eta aldarrikapen sozialekin uztartzen dituzte, Marinarentzat abestiak sortzea barnea askatzeko modu naturalena delako. 2023an aurkeztuko dute euren lehen diska, Domenico Gargano ekoizle italiarrak grabatu eta editatua.

Antzeko produktua