Dendako bilatzaile aurreratua

Transgresioa irakasgai : hezkuntza askatasunaren praktika gisa

Hooks, Bell

Argitaletxea: Katakrak

21 €


Urtea: 2023
ISBN: 978-84-16946-86-0
Bilduma: Saiakera
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
«Hezkuntza krisi larrian dago. Ikasleek, askotan, ez dute ikasi nahi, eta irakasleek ere ez dute irakatsi nahi. Herrialde honen historian sekula ez bezala, gure gizartean irakas-praktikek sortu dituzten aurreiritziei aurre egin behar diete hezitzaileek, baita ezagutzarako modu berriak eta ezagutza partekatzeko bestelako estrategia batzuk asmatu ere. Pentsalari kritiko aurrerakoiek eta kritika sozialean jarduten dutenek irakaskuntza funtsezko aferatzat hartzen ez badute, nekez helduko diogu krisi horri».
 bell hooks, Transgresioa irakasgai
«Pedagogo marxista eta kritikoek jakin izan dute etika eta estetika uztartzen dituzten proposamen erradikalak egiten, tradizioaren arau zurruna leherrarazten, ikastetxe barruko elkarrekintzetan ildo berriak zabaltzen eta hazkunde pertsonal eta kolektiboa sustatzen dituzten proposamenak egiten. Pedagogo iraultzaileek – gaur ezinbertzean feminismoa ere barne hartuta – jakin dute, gainera, haien lan hezitzailea militantziarako esparru bat ere badela, emantzipazioaren aldeko borrokarako ezinbertzeko tresna».
 Nora Salbotx Alegria, hitzaurrean

Antzeko produktua