Dendako bilatzaile aurreratua

Bi Mundu

Herenegun

10 €


Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
Herenegun Donostiako Antiguo auzoan jaiotako musika taldea da. 9 taldekidez osaturik, Ska, Reggae eta Rock erritmoak nahasten ditu, abesti alai eta dantzagarriak eginez. Beraz, umore ona eta festa du oinarri, disfrutatu eta disfrutarazteko asmoz.

Duela 8 urte sortua izan bazen ere, 2020. urtean kaleratu zuten haien lehen diska, Zer Dakarren. 8 abestiz osaturiko EP-a da, eta gozatzeko erritmoz beteriko diska dela esan genezake. Gerora, Bi Mundu eta Negu Hurbilak abestien bidez, proiektua indartu zen, kontzeptu berriak eta taldearen erroak batuz.

Gaur egun, Gure Errua eta Jakin Nahi Nuke abestien bidez, taldearen bide berria aurkezten da, energia eta pasioa ardatz hartuko duena. Kontzertuetan dantza, giro ona eta alaitasuna aurkituko dira, hauek baitira Herenegunen oinarri.
2023 amaieran haien bigarren diska aurkeztu dute Bi Mundu izena duena eta 7 abestiz osatuta dagoena. Diska honetan ere erritmo alaiak eta kañeroak egon arren oinarri, landuagoak diren kantak aurkitzen ditugu, bai musika aldetik zein transmititzen diren mezuen aldetik, taldeak izan duen garapenaren erakusle. 

Antzeko produktua