Inbasioak
Lambert, Ekhi
Diskoetxea: Forbidden Colours ; Mukuru
Kokapena azokan:
20 €
Urtea: 2024
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
Bere bakarkako bigarren diskoarentzat, Ekhi Lambertek hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du. Inbasioak diska anitza iragartzen da, bazter, xoko eta pasabidez betea. Euskal kantagintzaren ildoan, musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu izan du lan hori: hauek dira Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines, Ludovic Leriche… Diskoa 2023ko primaderan grabatua izan da Garate (Kaki Arkarazo) eta Shorebreaker (Johannes Buff) estudioetan. Taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, Ekhi Lambertek formatu ezberdinetan aurkezten dizkigu bere kantu berriak. Lehen partituretatik azken grabaketa sesioak arte, amets batek arrarokeriak bizikide egiten dituen gisan, Ekhi Lambertek atmosfera elegante eta epiko baten jostea lortu du. Musika orkestral horren lerroetatik at, askatasun espazio handiak utzi izan zaizkie musikariei. Hastapen batean lan bakartia zena kolektiboa bilakatu da, nolazpait inbaditua. Orkestrak gailur magnetikoak igaiten dituenean ere, sinfoniak ahots bakartiaren oihartzuna xumeki segitzen du, olerki labur batzuen musikatzekotan.