Itzulpena = Traducción
Erro, Ángel
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Kokapena azokan: Barrenkale 031
15 €
Urtea: 2024
ISBN: 978-84-235-3704-4
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Liburu honek elebiduntasunari eta itzulpenari egin nahi die gorazarre, baina batez ere poesiari buruzko ikerketa da, hitzetatik harago bizi omen den egia poetikoari buruzkoa (elebiduntasun eta itzulpenaren bidez, hain zuzen). W. H. Audenen ustez, poeta osoki elebidun batek olerki bera idatziko balu bere bi mintzairetan, eta beste norbaitek bertsio bakoitza beste hizkuntzara itzuliko balu, irakurleek ezinezkoa lukete haien arteko loturari antzik eman. Hemen ere poema bakoitza bi aldaeratan emana dago, egilearen mintzaira banatan, (aurreko lanetan bezala, amodioaz, desiraz edo galeraz mintzo den) sentimendu beraren aurki eta ifrentzu, hizkuntza batetik besterako zirrikituan zintzokiago aurki daitekeelakoan.