Guardasol gorria
Egia, Lutxo
Argitaletxea: Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) ; Susa
Kokapena azokan: Barrenkale 034-037
15 €
Urtea: 2024
Bilduma: Ganbila
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Lutxo Egia idazle eta kultur aktibistaren zenbait testu eszeniko biltzen dira liburu honetan: hiru antzerki testu eta Transitoak. Haren da nire performancearen bitakora kaiera. Identitarteak (2016) izan zen bere lehenengo antzezlana: identitateen gaineko hausnarketa zoroa, bere obsesio eta inbestigazio gai nagusia baitzen orduan. Liburuko beste bi antzezlanak azken urteetan idatzitakoak dira: Free tour (2021) eta Hamalau (2022). Absurdoa eta kritika soziala dira Egiaren antzezlanetako konstanteak, eta surrealismotik ere badu asko. Liburuko azken testuan ageri da, adibidez, Haren da nire egitasmoaren apunteetan. Performance horretan, Egiak bere gorputza eta arima eskaini zizkion Harkaitz Canori, beste norbait izateko. Hasieratik planteatzen da kezka bat: ez ditugu geure bizitzak bizitzen. Premisa hori hartuta, Egia aktorea, pertsonaia, idazlea baino zerbait gehiago izan zen: trantsizioan zegoen sormen objektua, sortzen zihoan izakia. Liburu honetan argitaratutako kaierean, suspense istorio batean bezala, pertsonaia baten egituratzea eta bilaketa ikusiko dugu, idazleak egin behar izaten duen bezala, edo aktoreak, edo are pertsonok ere bai. Harkaitz Canoren eta Ana Galarragaren testu bana biltzen ditu liburuak.