Dendako bilatzaile aurreratua

Herriaren hezkuntza eta demokrazia

Krupskaia, Nadezhda

Argitaletxea: Katakrak

Kokapena azokan: Barrenkale 013-015

13 €


Urtea: 2024
ISBN: 978-84-16946-95-2
Bilduma: Saiakera
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
1917ko iraultzak gizateriaren historia aldatu zuen. Aldaketa horren ardatzetako bat Sobietar Batasunak eraiki zuen hezkuntza sistema berria izan zen. Botere politikoa Tsarren eta burgesiaren eskuetatik sortu berri zen Estatu sozialistara pasatzean hasiko zen benetako eraldaketa. Iraultzaren biharamun horretan eraiki zituzten haurtzaindegiek, eskolek, ikastegi politeknikoek eta liburutegiek hamarkada luzez literaturarako, zientziarako, arteetarako eta pentsamendurako gune nabarmen bilakatu zuten SESB, inguruko herrialdeak eta munduko iraultza askotarako inspiratzio iturrietako bat izango ziren.Hezkuntzaren eta artearen egitura berri horien sorreran zuzendarietako bat izan zen Nadezhda Krupskaia, Herriaren hezkuntza eta demokrazia liburuan nabarmentzen den ikuspegi zabal, dialektiko eta zorrotzarekin. Iraultza lehertu baina bi urte lehenago idatzi zuen liburua eta iraultzarekin batera argitaratu zuen lehenengo edizioa.

Antzeko produktua