Mundu zabalerako
Lerissa, Mattin
Diskoetxea: Autoedizioa
Kokapena azokan: Musikaren plaza 064
15 €
Urtea: 2024
Euskarria: CD
Deskripzioa
Sei urtez lan berririk argitaratu gabe egon ondoren, Mattin Lerissak hirugarren diskoa grabatu du 2024an. Mundu zabalerako du izenburua eta hamar kantuk osatzen dute lan berria.
Kantu gehienak berak musikatu ditu, eta aldi berean Aguxtin Alkhat, Mixel Ducau, Jojo eta Ramuntxo, Manex Pagola eta Robert Charlebois-en doinuak berriz hartu ditu. Musikarietan, Mixel Ducau (gitarra, ukulelea, perkusioak, txirula, saxofoia) Iñaki Dieguez (eskusoinua) eta Txomin Duhalde (bateria) lagun izan ditu proiektu honetan.
Hitzegileetan, jadanik aipatutako Aguxtin Alkhat eta Manex Pagolaz gain, Itxaro Borda, Manex Erdozaintzi Etxart, Pantzo Hirigarai, Daniel Landart eta Jean-Louis Davant-en idatziak goza daitezke. Hain zuzen, Manex Erdozaintzi Etxarten kantu batek izena eman dio diskoari.
Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza... Mattin Lerissak hainbat gai jorratzen ditu azken urteetako gertakariak hausnartzeko asmoz.