Dendako bilatzaile aurreratua

Gakoak 2025

Argia

Argitaletxea: Argia

Kokapena azokan: Artekale 018-023

9 €


Urtea: 2025
Euskarria: Aldizkaria
Deskripzioa
Udako egun sargorietan arbola baten itzalpean lasaitasunez irakurtzeko moduko artikulu eta elkarrizketa sakonak dakartza Gakoak 2025 aldizkari bereziak. Esaterako, Shu Oterok egindako ilustrazio bikainaz jantzita, azalera ekarri dugun erreportajea, emakumeak eta kirolaren inguruan. Gainera, urte sasoi honetarako aproposak diren ibilbideak, kultur gomendioak eta kronikak ere aurkituko dituzue.

Nazioarteko orrialdeetan, El Salvadorko gerran Salpress agentzian aritutako Gema Lasarte errenteriarrak bere esperientzia kontatu digu. Gerrillak sorturiko hedabide horren bidez, gobernuak monopolizaturik zuen diskurtsoa apurtzea lortu zutela esan digu: “Hor ikusi zen informazioaren garrantzia”.

ARGIAn ere apurtu nahi ditugu informazio hesiak, humanizatu nahi ditugu gerrak, eta egin nahi diegu aurre ultraeskuinaren kontakizun manikeoei. Editorialean azaldu dugun bezala, handinahien menpe ez gaudenontzat, behintzat, aldi interesgarria da kazetaritza egiteko.

Antzeko produktua