Euskera : ikerketa aldizkaria 2025, 2
Zenbait egile
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Kokapena azokan: Barrenkale 022
20 €
Urtea: 2025
ISBN: 0210-1564
Euskarria: Aldizkaria
Deskripzioa
Gaietan ugaria da zenbaki hau. Ipar Euskal Herriari begia eratxikirik landuak dira: hizkuntza-politikan demolinguistika ezartzeak egin ditzakeen ekarpenak, 1940tik egundainoko poesiaren argi-itzalak, Nafarroa Behereko (Ortzaize) noketaren higatzea, eta Lapurdiko gazteen ahozko euskara informala. Hortik at, euskal hizkeren erritmoa jorratu duen azterlana ere badakar argitalpen honek, eta baita hezkuntzari begira taxututako beste bi lan ere: bata, aisialdi antolatua eta euskararen hizkera informala uztartu dituena, eta bestea, lagunarteko hizkera ikastolako langaitzat hartu duen ikerketa. Etnolinguistikari ere leku eman dio zenbaki honek, hilabeteei buruzko artikulua jasoz.
Orobat, «Oharrak» atalean, Ander Manterola bizkaitar etnografoaren ibilbidea eta, katalanaren ikuspegitik, hizkuntza menperatuen gainean eginiko hausnarketa ironikoa ditugu; eta liburu-aipamenetan, batetik aragoieraren egoeraz, eta bestetik, termodinamika literaturan aplikatzeak ekar lezakeen onuraz gogoeta egin da.





