Dendako bilatzaile aurreratua

Erle-produktuak, osasun-iturri

Aizpurua Agirre, Martxel

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea

Kokapena azokan: Barrenkale 016

20 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-8438-933-0
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Xabier Kintanak, 1980 aldera, erle bat oparitu zidanean, hasi zen nire erle-ezagutza praktikoa. Handik gutxira, 1983an, ordura arte nituen beste zereginak alde batera utzi, eta profesionalki erlezaintzara dedikatzea erabaki nuen. Nire lehen asmoa ezti-ekoizpena eta ikerketa partekatzea zen. Hala izan zen lehen bi urteetan; orduan burutu nuen Zarauzko erleen polen-ekarpena deituriko ikerketa.
 
Gerora, ordea, nire bizitzan erlezaintza-elkarte desberdinetan hartutako ardurak pilatzen joan ziren, nire lanbidean ia nagusi izateraino; adibidez, Gipuzkoako Erlezain Elkartean (GEE) 9 urte, eta Gipuzkoako Eztigileak elkartean (GIEZ) 22 urte. Ondorioz, geroz eta atzerago geratzen joan ziren nire garai bateko bi amets haiek; pixkana, kudeaketa-lanek garrantzi handiagoa hartu zuten, ezti-ekoizpenak eta ikerketak baino.
 
Ardura eta ibilbide horietan pilatu dudan informazioa dator liburu honetan. Egin eta informatu beharrek eraman naute apurka-apurka nire burua janztera. Orain irakurleei pasatzen diet lekukoa.

Antzeko produktua