Erizaintzako oinarrizko zainketak
Uranga Irurriotz, Marijose / Pereda Goikoetxea, Beatriz
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 017-019
25 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1319-670-1
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Erizaintzako Graduan pertsonei zainketak ematen irakasten da. Zainketen beharrak sortzen badira, pertsonek berek (paziente, gaixo edo erabiltzaileek berek) hartzen dituzte zaintzen ardurak, ezagutza, indarra eta borondate nahikoa dutenean. Hala ere, beste hainbatetan erizainen laguntza behar izaten dute beren osasun-beharrak asetzeko. Zainketa horiek emateak ezagutzak eta trebezia eskatzen ditu ezinbestean. Liburu honetan erizaintzako oinarrizko zainketak lantzen dira: haien artean, mikroorganismoak ez barreiatzeko neurriak, higiene pertsonala, bizi-konstanteak, botiken ematea, laginen jasotzea, larruazalaren zainketak eta lehen sorospenak. Guztiak oso gai garrantzitsuak dira pertsonaren ongizatea eta segurtasuna bermatzeko.




