Zigor Zuzenbidea : delituak eta haien zigorrak
Barrenetxea Beaskoetxea, Eider / Casanueva Sanz, Itziar / Uriarte Isacelaya, Andikona
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
Kokapena azokan: Barrenkale 021
33 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1325-256-8
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Zigor zuzenbidearen ikasketa-prozesuan hizkuntza oztopo izan ez dadin ikasmateriala euskaraz izatea ezinbestekoa da. Ideia horrekin orain dela urte batzuk ikasleei material hori sortzea proposatu genien. Horixe izan zen material honen sorrera. Gerora, ikasleen ekarpenak abiapuntu hartuta, hiru irakasle aritu gara material hori berrikusi eta osatzen. Lan horren emaitza eskuetan duzuen testua da.Unibertsitateak euskararekiko hartu dituen konpromisoen artean eta Fakultateko hobekuntza ekintzen artean, euskarazko materialak ikasleentzat eskuragarri egotea dago. Helburu horrekin Zigor zuzenbideko «Delituak eta haien zigorrak» irakasgairako baliagarri izan daitekeen materiala da honako hau. Ez da eskuliburua baizik eta ikasketa-prozesurako material osagarria.


