Erraz irakurri 3. koadernoa : erraz irakurri koadernoak
Ugarte Suaret, Lina / Aizpurua Iraola, Nerea
Argitaletxea: Ibaizabal
Kokapena azokan: Artekale 001-008
14.45 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-1370-694-8
Bilduma: Astiro eta eztiro koadernoak
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Koaderno hauek irakurtzen ikasteko prozesuan eta irakurketa pizten eta indartzen lagundu nahi die haurrei.
Koaderno bakoitza irakurtzeko hainbat pasartez osatuta dago, ipuin, marrazki eta jardueren bidez lantzeko.
Norentzat da?
Irakurtzen ikasten ari diren haur guztientzat da. Baita hainbat arrazoigatik irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat ere: ohitura falta dutelako, desgaitasun edo nahasmenen bat dutelako edo euskara beren ohiko hizkuntza ez delako.
Irakurketa errazaren 10 onura:
1. Irakurketa eta ulermen egokia eta azkarra egiten laguntzen du.
2. Testuak hainbat modutan ulertzen eta gozatzen laguntzen du.
3. Oztopoak kentzen ditu eta inklusioaren alde egiten du.
4. Arreta eta memoria pizten ditu.
5. Ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera eskaintzen du.
6. Komunikatzeko eta mintzatzeko tresna bikaina da.
7. Hiztegia zabaltzen du, eta hizkuntzaren erabilera ere indartzen du.
8. Irakurleen autoestimua eta konfiantza sustatzen ditu.
9. Modu arinean ikastea eta ezaguerak zabaltzea errazten du.
10. Modu ludikoan eta atseginean parte hartzen da irakurketan.





