Dendako bilatzaile aurreratua

56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan : Arantzazun bizi eta 56ko belaunaldia, Jakin Taldea eta Joxe Azurmendi uda ikastaroak

Eizagirre Gesalaga, Xabier / Zabaleta Gorrotxategi, Iñaki

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea ; Jakin Fundazioa

Kokapena azokan: Artekale 061

24 €


Urtea: 2025
ISBN: 978-84-128425-4-8
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Joxe Azurmendi Katedrak, Arantzazun uztailaren 22 eta 23an Arantzazulabekin batera, eta Donostian uztailaren 29 eta 30ean Jakinekin batera antolatutako uda ikastaroetan emandako hitzaldi gehienen idatzizko bertsioak biltzen dira liburu honetan.Euskal pentsamendua aztergai eta egitasmo dugula, nahitaez erreparatu behar diogu Arantzazutik abiatutako 56ko belaunaldiari: ezin dugu ‘gure’ etorkizuna eraiki ‘gure’ iragana ezagutu gabe. Euskaldunen egoera kaskarraz jabeturik, hainbat euskaltzalek zuzenean begiratzen diote arazoari, eta, lankidetzan, euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren aldeko lan eskerga egiten dute. Horren guztiaren emaitza dira, besteak beste, euskararen estandarizazioa, euskal kulturaren berrikuntza, ikastolen sorrera edota kooperatibismoaren sustapena. Gauzak aldatuz doaz, bai, baina oinarrizko arazoa ez da hain ezberdina: oraindik ere Euskal Herriaren etorkizuna da erronka. Horregatik da garrantzitsua atzera begiratzea, ez hor geratzeko, baizik eta aurrea non dagoen jakiteko.

Antzeko produktua