Maurizia Biziminaren hotsa
Ubeda, Garbiñe / Garluk
Kokapena azokan: Goienkale 018; Artekale 064
17 €
Urtea: 2025
ISBN: 9788412839944
Euskarria: Komikia
Deskripzioa
Bizitza xumea izan zuen Mauriziak, eta xumetasun horretatik bihurtu zen ezinbesteko erreferentzia, naturaltasunaren etsenplu eta, finean, euskal kulturaren ikono. Mauriziaren doinuek erraietan egiten dute dardara. Lurrari atxikia sentitzen da haren ahotsa, sua bezain gobernaezin. Maurizia Aldeiturriaga katebegi bat da, eta bere panderoaz batera, denborari egiten dio desafioa: iragana proiektatzen du geroan, eta geroa iraganean. Baina beti da gaurkoa.





