Memoria berriak : entsegu grafiko bat idazketa sortzailearen alde
Arrieta, Yolanda
Argitaletxea: 1545 argitaletxea
Kokapena azokan:
24 €
Urtea: 2025
ISBN: 978-84-129376-9-5
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Izaki bizidunon oroitzapenak berreskuratzea irudimenari bidea irekitzen dion erresistentzia-ekintza bat da. Idaztea, berriz, erresistentzia-ekintza hori gorpuztea. Liburu honen bidez erresistentzia-ekintza horietan sakondu nahi izan du egileak, idazketa sortzaileak eta idazketa-tailerrek eskaintzen duten Nitik Gurako ekimena proiektu sozial gisa proposatzeko, memoria berriak eratzeko asmotan.
Liburua bi zatitan banatuta dago. Lehen zatian, idazketa sortzailearen prozesua zehazten da. Bigarrenean, bakarka nahiz taldean idazteko joko eta ariketak aurkezten dira. Bi zatiok modu grafikoan eratuta daude, begiari keinu eginez, egitura malguan arakatzeko.





