Zaldibarko berbeta eta literatua: Zalduko urak
Zabarte, Gaizka / Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
26,5€
- Argitaletxea: Pamiela
- Kokapena azokan: Barrenkale 054-061
Deskripzioa
Estatua bere indar guztiekin sartu zen Zaldibarrera ere, tsunami bat bezala, XIX. mendean batez ere. Olatu erraldoi hori areagotu egin zen, modu zitalean, XX. mendean. Eta oraindik ere hementxe dabil uholdea, bertako hizkuntza era batean edo bestean desplazatzen, ordezkatzen eta itotzen.
Liburu hau Zaldibarko euskararen eta biztanleen memoria errekuperatzeko ahalegina da. Oinetako zolekin ibileran ukitzen diren leku-izenak, kanta zahar ja erdi ahaztuak, Mari Urrikeren eta beste arima beldurgarrien ipuinak, gerraurreko prentsako kronika abertzaleak, euskaraz eskapatu den dokumentu ofizialen bat, umeen-eta gerra testigantzak, gerraondoko bizimodu gogorrarenak, idazle ezezagun eta ezagun batzuen kontuak, Jose Luis Mendilibar Greziako zaldibartarrarenak adibidez. Testu zaharrak eta berriak, gaur eguneko eskolako umeak arte...
Mundu guztia erdi-birtualki eta airean bezala bizitzen hasi denean, gure erreferentzia kulturalak gero eta lausoagoak direnean, ez da kaltegarria inguru hurbilari begiratzea. Lokala ala globala dikotomia faltsua da, ondo lokalak izanez gero gara benetan unibertsalak, zapaltzen dugun lurra eta inguruan hodeiertzeraino dugun paisaia ezaguturik.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-9172-488-9
- Bilduma: Saio eta testigantza
- Sailkapena: Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa
Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa gehiago
Atsotitzen baratzean Herri-literaturan errefrau-jorran
Arejita, Adolfo
18€
Bakaikuko Ispiluan I Euskaratik euskaztelera. Elebitasunaren gezurra
Ondarra Erdozia, Jesus
15€
Bakaikuko ispiluan II Euskal azentu sistemarantz
Ondarra Erdozia, Jesus
20€
Bortzirietako hizkuntza-aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak
Martin Etxebeste, Jon
16€
Esanetik idatzira III Gramatika-estiloen oreka bila
Arejita, Adolfo
25€