Hezitopia

Hezitopia

Salbotx Alegria, Nora

17€

  • Argitaletxea: Txalaparta
  • Kokapena azokan: Barrenkale 001-010

Deskripzioa

Herri 
bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari 
adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza komunitatean ari diren eragile 
guztiak parte hartzera, gorputza jartzera, gonbidatzen dituena. Haurrak ez ezik, 
helduak ere heziko dituena. Euskaraz eta euskaratik eginen duena. Natura eta 
hark eman diezagukeen ezagutza haintzat hartuko dituena. Teknologiaren 
ezarpenari galga jarriko diona. Hezkuntza bat, funtsean, askeago jendarteratzeko 
balioko duena, eta, aldi berean, askapen kolektiboari ekarpena eginen diona. 
Jendarte bat, esan gabe doa, feminista, euskalduna, antikapitalista, ekologista 
izanen dena, finean, demokratikoa.
Halakoxea 
da Hezitopia, Nora Salbotx Alegriaren lan berriak biltzen duen alegiazko herria. 
Hezkuntzaren alorrean ibilbide luzekoa da egilea eta, hain justu, hezkuntzaren 
egungo ildo, hutsune eta akatsei ametsekin erantzuten die saiakera honetan. 
Horixe delako, finean, Hezitopia: 
hezkuntzarako (eta jendarterako) utopien proposamen bat.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-88215-18-6
  • Bilduma: Orreaga
  • Sailkapena: Hizkuntza. lingüistika eta kritika literarioa