zirriborroak eta gero mahai-ingurua Conssoni

Bermuta eta eztabaida. Etorkizuna irudikatzeko literaturaConsonni argitaletxea

Mahaingurua

Aktibismo soziopolitikotik haratago, literaturak eta arteak iruditeriak eraiki ditzakete.

Hizlariak: Katixa Agirre eta Harkaitz Cano (proiektuko partaide/idazleak ) eta Idoia Zabaleta (Azalatik editore taldea)

Moderatzailea: Maria Mur

"Zirriborroak eta gero" liburua aitzakiatzat hartuta, hainbat idazlek bere esperientzia konta diezaguten proposatzen dugu mahai inguru hau.consonni argitaletxeak, liburua bai euskaraz bai gaztelaniaz, argitaratuko duenak, moderatuko du. Liburuan parte hartu duten egileek, Katixa Agirre eta Harkaitz Cano (proiektuan inplikatutako beste hainbaten artean), munduak irudikatzeko prozesu sortzaileaz hitz egin diezagukete, benetako alternatiba soziopolitikoetatik abiatuta, hala nola zaintza sareak, energia alternatiboko enpresak, etab. Horrela, liburuan parte hartzen duten bi egile eta Azalatik Idoia Zabaleta, proiektuaren koordinatzaile batekin hitz egitea planteatzen da. Beraz, mahai inguru bat sortzea da asmoa, literaturak eta arteak mundu nahasi honen bilakaeran izan dezaketen zeregin erabakigarria planteatzeko eta zentzu handiagoko mundu bat eraikitzen lagunduko diguten alternatibak balioesteko.

Abenduak 8

12:30 - 13:30

Talaia-Durangoko Museoa