Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian

Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaianTelmo Lazkano, Maitane Ormazabal (Alberdania)

Mahaingurua

Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin. Liburu honek erantzun nahi die galdera horiei guztiei. Horretarako, egileek planteamendu holistiko batetik jorratu dute gaia, zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz.

Abenduak 8

13:00 - 13:30

Talaia – Landakogunea