EIDER

EIDERLoratzen

Kontzertua

Loreak hazi txikiak direnetik loratzen diren arte eraldatzen diren bezala, Eiderrek sei abestiz osatutako EP batean jaso ditu bere burua aurkitzeko bidea eta azken urteetan bizitako esperientziak, emozioak eta pertzepzioak, batez ere nerabezarotik heldutasunerako trantsizioan bizitako pasarteetan inspirazioa aurkituz. Musikalki abesti guztiak askatasunez landu ditu, pop melodietan zentratuz, soinu elektronikoak eta organikoak konbinatuz. Ez daude antzeko bi abesti, eta hori nahita egina da. Loratzen bidaia emozional, fresko eta dibertigarria da, udaberrian eta udan girotzen dena, norberak behin eta berriz bizi nahi duen horietakoa.

Abenduak 8

12:10 - 12:40

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi