ITHAKABiluzten

Kontzertua

Ithaka soinu ilun eta melankolikoen itsasoan murgildu da. Biluzten izeneko, beraien lehen diskoan, alt rocka, stonerra, post-punka edo post-rocka bezalako generoetan mugituko da laukote Gipuzkoarra. Muse, Joy Division, Belako, Lukiek edota Wolf Alice bezalako taldeak izan dira Ithakaren lehen lan luzea bideratu duten influentziak. Bateria finkoak, baxu riff melodikoak, atmosferak eta riff gogorragoak osatzen dituzten gitarrak, energia ematen duten teklatuak eta ahots melankolikoek osatzen dute diskaren nondik norakoa. Post-covid garaian sortutako talde berri hau, apurka apurka, kapaz kapa, biluztu egin da, denon aurrean. Disko honekin pixkanaka bere azal biluzian dituen milaka zauriak sendatu ditu bere malkoen itsasoan.

Abenduak 8

16:50 - 17:20

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi