Rectangle 542

LetaginZurrunbiloan

Kontzertua

Hard rock eta stoner erritmo gogor eta azkarrekin, zuzeneko indartsuak ematea da Letagin laukote oñatiarraren funtsa. 2020. urtean lehen diskoa kaleratu ostean, dozenaka kontzertu eman dituzte Euskal Herriko gaztetxe, areto, jaialdi, eta herrietako jaietan barrena.

Abenduaren 2an, sei kantuz osaturiko “Zurrunbiloan” EP-a kaleratu berri dute, Gaua estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua izan dena. Behin diskoa aurkeztuta, disko berriaren aurkezpen biran murgilduta dago laukote oñatiarra.

Abenduak 10

14:30 - 15:00

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi