MuganDis

MuganAurrera ez den alde batera (solasaldi musikatua)

Disko aurkezpena

Mugan 2019-an Donostian jaio zen. Aurrerapen kantu batzuk argitaratu ondoren, 'Bizirik Ez Bagaude' (2022) izeneko diskoa kaleratu zuten. Honekin, Euskal Herriko toki desberdinetara iritsi ziren. Gasteiz, Baiona, ‘Korrika 22’-ko amaiera festa, Iruñeko San Ferminak, Durangoko Plateruena edo Donostiako aste nagusiko Piratak, besteak beste. Gaur egun, ‘Aurrera ez den alde batera’ (2023) diska aurkezten ari dira. Zazpi kantuz osaturik, frustrazioaren inguruko hausnarketa batean ardazten da. Kanten arteko lotura gisa, narrazio bat sortu dute. Aseezina izateak noiz behinka birbideratzeko beharra dakar. Eta bide horretan, frustrazioak paper garrantzitsu bat jokatzen du. Oraingoan ere, Berako MIK estudioan grabatu eta ekoiztu dute Maikel eta Mikel Irazokirekin batera. Kantu melodiko eta indartsuak izan dituzte helburu. Hauskorra den zerbait lortu dute, melodia eta doinu indartsuez janzten dena.

Abenduak 8

14:00 - 14:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola