Dendako bilatzaile aurreratua

Jakin 255 : hizkuntza politika. Auzitik jauzira

Zenbait egile

Argitaletxea: Jakin Fundazioa

14 €


Urtea: 2023
ISBN: 0211/495X
Euskarria: Aldizkaria
Deskripzioa
Azken hamarkadetan Euskal Herrian egin diren hizkuntza politiken azterketa dakar 255. zenbakiak. Lorea Agirre Jakinekozuzendariak zenbakiaren sarreran gogorarazten duenez: «Bidegurutzearena euskararen biziberritzean azkenaldian erabiltzen den metafora bat da. Bidegurutzean gaude. Errotondan bueltaka, orain arte egindakoak irekitako bideak ixten ari direla. Jauziaren beharra ere ahoz aho dabil». Bidegurutzearen aurrean, hauxe proposamena: «Adostasun sozial eta politiko berri baten beharra. Ausardiaz jauzi egin edo atzera egin, bi aukera baino ez direla geratzen esan genezake, sinple esanda». Ildo horretatik, 2022ko urrian UEUk, Telesforo Monzon Laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak eta Jakinek elkarrekin antolatutako xxi. menderako hizkuntza politikaz jardunaldiko sei adituren ekarpenak biltzen ditu zenbakiak. Ohi bezala, Egunen gurpilean saileko artikuluek eta kontrazalak osatzen dute zenbakia.

Antzeko produktua