Dendako bilatzaile aurreratua

Åben cirkel

Nøgen

25 €


Urtea: 2023
Euskarria: Biniloa
Deskripzioa
Lehen bi disko arrakastatsuen ondoren, Nøgen talde donostiarra errepidera itzuli da bere hirugarren diskoa aurkeztera. Lan berriarekin mugak hautsi eta orain artean ezezagun zituen latitude berrietara heltzea du helburu taldeak, eta horretarako Ane Negueruela abeslariaren ahots hunkigarri eta boteretsuaren zein gainerako taldekideen bultzada eta bizitasunaz baliatuko dira

Nacho Mur (La M.O.D.A.), Elliot James (Two Door Cinema Club) edota Brais Ruibal bezalako izen handien ekoizpen zainduarekin, donostiarrek beren melodia ezagunak elementu berriekin osatuko dituzte, entzuleak soinu bidaia berri batean barneratzeko. Horren adibide dira, besteakbeste, David Ruiz La M.O.D.A.-ko abeslariaren laguntzarekin egindako "Abendua" abesti gozoa zein "Guztia edo ezer ez" bezalako kanta itsaskorra.

'Åben Cirkel' Nøgenen esentzia inoiz ez bezala harrapatzen duen album zirraragarri honen izenburua da. Soinu folkie-tatik hasi eta soinu modernoagoetara iritsiz, euskal bandak lehen notatik harrapatuko zaitu.

Antzeko produktua

Åben cirkel
Biniloa

25€

Era
Biniloa

20€

Abian
CD

10€

Kadira
CD

10€