Dendako bilatzaile aurreratua

Izotz ondoko eguzki : Bergarako euskararen historia soziala 1940-1980

Etxeberria Elorza, Idoia

Argitaletxea: Bergarako udala = Ayuntamiento de Bergara

10 €


Urtea: 2023
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Gerraostean Bergaran euskalgintzaren mugimendua nolakoa izan zen azaltzen duen liburua da Izotz ondoko eguzki: Bergarako euskararen historia soziala 1940-1980. 1940tik 1980ra bitartean herrian euskararen alde egindako lana batu du Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak, Bergarako Udalaren enkarguz eta Euskararen historia soziala Bergaran (ahotsak.eus/Bergara)egitasmoaren barruan. 

Liburuan euskararen biziberritzearekin lotutako hainbat gai jorratzen dira: euskarazko irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, UNEDeko euskal departamenduko ikastaroak, antzerkia, musika taldeak, bertsolaritza, dantza, kultur elkarteen lana, umeen euskarazko aisialdia... garai hori bizi izan zuten protagonisten bizipenek janzten dute liburua. Helburua herrian euskalgintzan egin den ibilbidea jaso eta zabaltzea da, eta baita protagonistei aitortza egitea ere, sarri lan isila eta ezezaguna delako. 

Antzeko produktua