Irritaia
Mattin
Argitaletxea: Zortziko
Kokapena azokan: Goienkale 031
16 €
Urtea: 2024
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Txiste, zirto, ateraldi, irrimarra, ele-mele, irritzi, laphitza, marra-barra... hitz frango etorri zaizkit burura aitzinsolas xume hau idazterakoan. Zoritxarrez, mundua mindua ere bada. Gure burua goxatzeko, beharbada gatza eta piperra izatean datza koska. Izan ere, nire arkatzak mina du. Mina beltz-beltza. Errealitatea hain mingarria izan ez dadin, arkatzaren muturra zorroztu dut eta piztu da irudimenaren motorra: RRA-RRAAA-RAAA... Arrasto bihurria egin dut paperean. Emaitza IRRITAIA da. Nahigabea ebakitzen ahalegindu naiz. Denetarik ikusiko du irakurleak: batzuk ezagunak egingo zaizkio, prentsan argia ikusi dutelako. Gehienak ordea, argitaratugabeak dira. Guztiak nahas-mahas: bizitza bezala. Zuri dagokizu, orain, irritaia hartu, zorroztu eta oinazea moztea. Amore ez emateko, umorea. Hala bedi!