Snarkaren ehizan
Caroll, Lewis / López Gaseni, Manu / Holiday, Henry
Argitaletxea: Pamiela
Kokapena azokan: Barrenkale 043-050
15 €
Urtea: 2024
ISBN: 9788491723813
Bilduma: Mila gau
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Hamar kidez osatutako eskifaia ezin bitxiago bat itsasoen amaierako uharte batean bizi omen den Snark izaki fantastikoa ehizatzera joan da. Bidean aurkezten diren egoerak zentzugabeak dira, eta ehiza eta Snark bera, kimerikoak. Kontakizuna bertsotan emana dago, balada baten antzera, eta Carrollen aurreko beste obretan ohi- koak diren gaiak berritzen dira Aliziaren zikloa ixten duen obra honetan ere: hizkuntzaren arbitrario- tasuna, hitz-jolasen aurreko umore-senaren falta, matematikarekiko zaletasuna, epaiketen parodiak, pertsonaiaren baten atzera begirako kontakizuna, ametsaren baliabidea. Carrollen idazlanak adin guztietako irakurleentzat gozagarri diren arren, Carrollek umeentzat idatzi zuen Snarkaren ehizan: «Ziur nago ume askok atseginez eta bihotzez irakurriko dutela, eta nik idatzi nueneko adore berberaz», idatzi zuen. Carrollen garaiko umeen irakurle- heldutasun hura, gaur egun, haurtzaroaren amaieraren eta nerabezaroaren hasieraren arteko tartean kokatuko genuke.