Smoke SignalEuskal irudigileak
Aurkezpena
Markel Urrutiak, EHUn Arte Ederrak ikasi eta Bartzelonako Eina eskolan ilustrazioarekin loturiko masterra burutu ondoren, 2013an Smoke Signals Studio sortu zuen bere ilustrazio eta diseinu arloko lanentzako plataforma moduan. 10 urtetik gora daramatza musika talde eta festibalentzako irudiak sortzen: disko azalak, kartelak, kamisetak eta bestelako merxandisingerako diseinuak... Gehienbat rock musikaren esparruan egin ditu lanak, baina liburuetarako ilustrazioak eta mural ugari egiteko aukera izan du azken urteetan. Bere lanean esparru artistiko desberdinetatik datozen erreferentziak elkartzen dira. Zinea, psikodelia, natura eta kultura desberdinetako mitologien gaiek agintzen dute bere imaginarioan.