Euskara Euskal Herriko gazteen bizitzetanEHE, Gazte Euskaltzaleen Sarea eta Taupa
Mahaingurua
Hizlariak: Leire Casamajou Elkegarai, Peio Enbeita Kaltzada eta Iraia de la Torre Landera.
Euskaraz bizitzeko hautua egina duten Euskal Herriko hiru gaztek euren eguneroko bizipenak eta erronkak jarriko dituzte mahai gainean. Errealitate soziolinguistiko desberdinetakoak izanik, bestelako esperientziak ezagutzeko eta irakaspen berriak ateratzeko aukera izango da.