Gazako istorioak: bizitza gerren arteanMikel Ayestaran, Ibon Plazaola eta Mikel Reparaz. Alberdania
Mahaingurua
Egunerokoan egiten dituen azken orduko kroniken aldean, Gazako gerraren epe luzeko kontaketa egiten du bertan. Gerra arteko bizitzaz mintzo da. Hori baita Gazaren historia, gerrak eta gerra arteko bakealdiak. Duela 20 urte egin zuen Gazara lehen bidaia eta ordutik informazio iturri eta kontaktu asko bildu ditu, batzuk lagun ere bilakatzeraino. Horietako bati eskaini dio liburua Kayed Hammad gertuko lagunari, Gaza barneko bere begiei. Orain arte ez bezala, ezinezkoa baitu Gazatik bertatik informatzea. Hamasek Gazako familietan duen errotzeaz, Gazan edo Tel Aviven bizi den errealitate ezberdinaz aritu da, beste gai askoren artean EITBk Ekialde Hurbilean duen berriemaile berezia.