Lanartearen liburu aurkezpenaLanartea
Mahaingurua
Liburua 16 elkarrizketaz osatuta dago, euskal kulturgile beteranoei egindakoak denak, eta euren hastapenak eta orduko ametsak, hasi zireneko kultur giroa, euskal kultur sistemaren bilakaera eta egungo egora dituzte hizpide. Elkarrizketatuak dira, zehazki: Andoni Egaña (bertsolari eta idazlea), Xabier Amuriza (bertsolari eta idazlea), Edorta Jimenez (idazlea), Mixel Ducau (musikaria), Klara Badiola (aktore eta bikoiztailea), Mizel Theret (dantzaria), Xabier Olarra (itzultzailea), Asun Garikano (itzultzailea), Mikel Martinez (aktorea), Joseba Tapia (musikaria), Itxaro Borda (idazlea), Arantxa Urretabizkaia (idazle eta kazetaria), Kepa Akixo Zigor (margolari, eskultore, poeta), Yolanda Arrieta (idazlea), Miren Agur Meabe (idazlea) eta Dani Fano (komikilaria, irudigilea).