39

Xabiertxoren mendeurrena: atzera begira, aurrera egitekoOlatz Mitxelena, Haritz Azurmendi, Iratxe Retolaza eta Koldo Ordozgoiti. 1545 argitaletxea

Mahaingurua

100 urte bete dituen Xabiertxo liburua abiapuntu hartuta, hainbat ertz jorratuko ditugu mahai-inguruan, iragana eta oraina elkarrizketan jarriz beti ere. Mugimendu eta proiektu kultural integral baten emaitza izan zen Xabiertxo, mundua euskaratik eta euskal kulturatik eraikitzeko norabide partekatu bat zuena eta identitate kulturala elikatzeko askotariko geruzak zituena. Nori, nola eta nondik mintzo zen Xabiertxo? Nori, nola eta nondik mintzo gara gu? Atzera begira jarriko gara une batez, aurrera egiten lagunduko digulakoan.

Abenduak 7

12:00 - 13:00

Atartea – Durangoko Museoa