Talaia Feministaren II. dosierra aletzenAmaia Perez Orozko, Kizkitza Gil de San Vicente, Amaia Andrieu, Aiora Epelde eta Ane Etxabe
Mahaingurua
Talaia Feminista emakume* independente eta/edo subiranistaz osatutako talde bat gara; jatorri, eremu eta borroka politiko ezberdinetakoak. Hauxe da abiapuntutzat hartu dugun ideia: Euskal Herria (eta mundu osoa) eraldaketa sistemiko bat bizitzen ari da. Eta, hortik abiatuta, bi galderari erantzutea da gure helburua: batetik, norantz goazen; bestetik, norantz joan nahi dugun. Asmo horrekin, Talaia Feministak Euskal Herriko egoerari buruzko azterketa bat argitaratzen du urtero. Pasa den otsailean, 2024ko txostena argitaratu genuen (II.Dossierra) eta orain 2025ko azterketa egiten gabiltza.