Ihauterien tradizio bizia: ohitura zaharretatik adierazpen berrietaraThierry Truffaut eta Peio Heguy. Elkar
Aurkezpena
Euskal Herri osoan, neguaren erdi-erdian, tradizio zahar ugari berpizten dira indar eta bizi handiz, askok ahaztutzat edo galtzekotan jotzen zituzten arren. Thierry Truffaut antropologoak eta Patxi Beltzaiz argazkilariak, udaberriaren atarian, urte zaharraren eta berriaren arteko igarobidean, iniziazio bidaia batera eramaten gaituzte Ilunpetik argira: ihauteri liburuan. Ohitura, jai eta ihauteri giroko praktika hauen kodeak aztertzen dituzte, non tradizioak eta sorkuntzak bat egiten duten.