46

Hezkuntza ekosozialeko hiztegia: krisialdi globalerako beste tresna batJosé Manuel Gutiérrez Bastida, Iñaki Bárcena eta José Ignacio de Guzmán. EHU

Mahaingurua

Premiazkoa da bideragarriagoak, sozialki bidezkoagoak eta ekologikoki jasangarriagoak diren gizarteak eraikitzea, eta, horretarako, arlo ekologikoa eta soziala hertsiki lotzen dituen ikuspegi batean trebatutako pertsonak behar ditugu, ekosozialki hezitako pertsonak. Trantsizioak behar dira arlo politikoan, ekonomikoan, kontsumoan… eta hezkuntzan? Hezkuntzak funtsezko zeregina du ezinbesteko trantsizioan. Hezkuntza ekosozialeko hiztegia aurkezten dugu: zer, nola eta zertarako. Espero dugu baliabide akademiko bat ez ezik, inspirazio-iturri izango den tresna praktiko bat ere eskaintzea, irakasleentzat, ikasleentzat eta mundu jasangarriago eta bidezkoago baterako trantsizio ekosoziala sustatzeko interesa duen edonorentzat. Krisi eta aldaketa garai honetan, ezagutza ekosoziala inoiz baino beharrezkoagoa da. Hiztegi hau ekarpen txiki baina esanguratsu bat da ahalegin kolektibo erraldoi eta beharrezko horretarako.

Abenduak 7

19:00 - 19:30

Atartea – Durangoko Museoa