Xirribit ipuin musikatuaIrene Iruretaren eta Juan Kruz Igerabide. Euskal Barrok Ensemble
Aurkezpena
"Euskelelea" ipuin musikatuaren arrakastaren ondoren, Euskal Barrok Ensemblek "Xirribit" izeneko ipuina aurkezten du, arrabita-iratxo magikoaren ingurukoa hain zuzen. Taldeko ohiko musikariez lagunduta eta Maika Etxekoparren narrazio bikainarekin, musika herrikoia, Enrike Solinísen pieza berriak zein errenazimendu eta barrokoko doinuak kantarazi eta dantzaraziko dituen ipuin xarmangarria aurkeztuko dute lamiak, Ilargi, Euskelele eta Xirribiten abentura harrigarriak kontatuko dituena eta heldu zein haurrak hunkituko dituena.