Mati eta Zugarramurdiko misterioa: saria ala ziria?Itxaso Martin eta Eider Eibar. Alai
Liburu aurkezpena
"Saria ala ziria": Gau Beltza iristear da eta herrian mozorro lehiaketa antolatu dute. Mati sorgina da, baina iluntasunari beldur dio eta ez du etxetik irten nahi. Amal eta Lur, berriz, lehiaketa irabazteko prest daude, baina Amal desagertu egiten da. Lurrek Matiri laguntza eskatzen dio, eta Matik bere beldurrei aurre eginez aterako da etxetik. Zugarramurdin topatutako katu misteriotsu baten laguntzaz, Amal aurkitzeko abentura biziko dute. "Mati eta Zugarramurdiko misterioa": Mati desastre samarra da eta berandu iristen da gelakideekin Zugarramurdira egindako txangora. Egun osoan gauza arraroak gertatzen zaizkio: hazkura du eta hots bitxi batek jarraitzen du. Lagunekin, Halal eta Lurrekin, gertatzen ari zaiona ikertuko du, eta bizitza aldatuko dien sekretu handi bat aurkituko dute. Hala ere, ezingo diote inori kontatu...