Karin karan7 katu maskaratu
Antzerkia
Ikuskizun hau Jokin Oregik —idazle, zuzendari eta aktoreak — sare sozialetan argitaratutako hainbat testu txirikordatuz eraikitako harribitxien errezitaldi teatrala da. Istorio laburrak batzuk, aipamenak bestetzuk, aforismoak, irudiak, sentipenak, une gozoak zein garratzak... Barregarriak, tristeak, hunkigarriak, kritikoak, ironikoak... Beren sotiltasunean, testu guztiek dute, banan-banan, baina bereziki denek batera, ikuslearen arreta eta harridura sortzeko gaitasuna ez ezik, baita giza kondizioa ulertzeko xedea ere.