23

DBHn digitalizazio librea lantzeko Wikikasi ikas-egoeraMattin Solis (Talaios) eta Leire Lison (Badalab)

Aurkezpena

Wikikasi proiektuaren baitan, Talaios, Wikilarien Elkartea eta Badalabek digitalizazioa ikuspegi kritikotik lantzeko ikas-egoera sortu dute. DBHko ikasleei bideratutako proiektua da, eta gaur egungo panorama teknologikora nola iritsi garen ulertzea, haren azterketa zabala egiteko ezagutzak eta tresnak bereganatzea, eta digitalizazio librerako bidean alternatibak irudikatzea ditu helburu. Ikas-egoerako materialek ikasle nahiz irakasleak gidatuko dituzte ibilbide horren urratsetan, Euskal Herrian bertan sortzen ari diren proiektu eta ekimenak esploratzen dituzten bitartean. Amaierako proiektu gisa, ikasleek zerbitzu digital bat sortu beharko dute, herritarren beharren bati erantzuten diona eta betiere kontuan hartuta landutako gai guztiak. Bereziki interesgarria da “Teknologia eta Digitalizazioa” irakasgairako, baina beste gai asko lantzen dira, hala nola, historia, ekonomia, hizkuntza, jasangarritasuna eta arrakalak. Ikas-egoera hau, zehazki, oraindik ez dago argitaratuta, baina proiektu orokorraren esteka honako hau da: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Wikikasi

Abenduak 6

10:30 - 11:00

Kabi@ - Landakogunea