Ikusgela - Zientzia bideoak egiteko bi ereduEuskal Wikilarien Elkartea
Aurkezpena
Nondik gatoz gizakiak? Nortzuk dira gure arbasoak? Noiz galdu genuen isatsa? Nola hartzen dute arnas arrainek? Zergatik sortzen da ortzadarra? Zergatik ez dira hondoratzen itsasontziak? Galderez beteta gaude, eta zientzia da galdera hauei erantzuna ematen saiatzeko bidea. Ikusgelako bi sail berri jarri ditugu martxan aurten, galdera guzti hauen inguruan eraikiak: "Gure arbasoak", batetik, eta "Zergatik gertatzen dira gauzak?" bestetik. Formatu ezberdinetako sailak dira, horizontala eta pausatuagoa da "Gure arbasoak"; bertikala eta dinamikoagoa da "Zergatik gertatzen dira gauzak?". Ikusgela azalpen bideo libreetan espezializatutako ataria da. Hainbat irakasgai desberdinetako hezkuntza baliabide irekiak sortu eta biltzen ditu. Proiektua Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak bultzatzen du, eta gaur-gaurkoz 200 bideotik gora sortu dituzte. "Gure arbasoak" saileko bideoak: https://labur.eus/d94dd6is ; "Zergatik gertatzen dira gauzak?" saileko bideoak: https://labur.eus/leq3axr5