Bazterka: urik gabeko herriaBUG Aizokora
Aurkezpena
"Bazterka" bideojoko independentea da, Euskal mitologian inspiratua. Testuak batua eta euskalki ezberdinak batzen ditu. Bullet Hell motako jokoa da, non etsaien jaurtigaiak saihestu behar diren. Edonork jolastu dezake, nahiz eta esperientzia handirik ez izan. Hala ere, zailtasun maila handitu nahi baduzu, erronkak aurkituko dituzu bidean. Istorioa: Mundu berri bateko erreka eta iturrietatik ur guztia desagertu da. Gertaera honen zergatia aurkitu beharko duzu, arazo gehiago gertatu aurretik. Abentura honetan bi lamina topatuko dituzu arazoari aurre egiteko prest: Bakarne eta Nahia. Etorkizunean "Bazterka"-k beste eredu batzuetako joko dinamikak izango ditu. Informazio gehiago: https://bug-aizokora.itch.io/bazterka-urik-gabeko-herria