Tagzania: berpizkundea eta gehiagoLuistxo Fernandez. CodeSyntax
Aurkezpena
"Tagzania" duela 20 urteko web-proiektu bat izan zen, tresna geografiko bat CodeSyntax-ek garatua. 2025ko udaberrian aplikazio eta joko bezala berpiztu genuen, baina berehalako arrakastak ustekabeko batzuk sortu zizkigun eta itxi egin behar izan genuen. Berplanteamendu bat eginda, abenduan berriz martxan egongo da, eta horrez gain, CodeSyntax-ek, "Egunean Behin"-en ildotik, joko-aplikazioen garapenean dituen asmo batzuk aurreratuko ditu. Aplikazioa instalatzeko: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tagzania&hl=eu