The last cageWalrush Studios
Aurkezpena
Lau laguneko taldea gara eta gure helburua animalien egoera salatzea da. Horretarako, bideojoko bat sortzen ari gara. Jokoak amona bat izango du protagonista: gauero telebista ikusten duen emakumea, batzuetan lo hartzen duena berriak ikusten dituen bitartean. Gaueko berri desatsegin batzuek eraginda, amona "berrietan sartzen” da...oilasko makro-fabrika batean agertu zenean bezala... Jokoak hainbat maila izango ditu, bakoitza animalienganako tratu txar mota desberdin batekin lotua. Jokoaren helburua amonaren laguntzaz ahalik eta animalia gehien salbatzea izango da.