Ni.eus. Zure pribatutasuna, gure hizkuntzan: euskarazko posta eta hodei seguruaLorea Arakistain, Puntu.eus. Asier Etxeberria, Iametza.
Aurkezpena
2020an, Puntu eta Guebs enpresak "Ni.eus" proiektua sortu zuten, pribatutasuna eta segurtasuna zaintzen duen euskarazko e-mail zerbitzua. Egitasmo hau euskal komunitate digitalaren eskari zabal bati erantzuteko sortu zuten. Hala ere, azkeneko urteetan sektore teknologikoak bilakaera handia izan du eta erabiltzaileen beharrak asko aldatu dira. Nola egin aurre datozen erronka berriei? Zer aukera daude Google bezalako multinazionalek eskaintzen dituen doako zerbitzuen aurrean? Alternatiba euskaldun eta lehiakorrik al dago? Puntueus eta Iametzaren eskutik "Ni.eus" berritua badator: euskarazko posta eta hodei segurua.