Euskal Herriko historia 100 objektutan: podcast eta komiki bidez kontatuaEuskal Wikilarien Kultur Elkartea
Aurkezpena
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) "Euskal Herriko historia 100 objektutan" egitasmoa du martxan: museoetan dugun aberastasunaren bidez gure herriko historiari buruzko 100 pasarte kontatu nahi ditugu, Wikipedia baliatuz, esperientzia multimedia baten bidez. Kontakizunak podcast eta komiki itxura hartu du azaroan. Alde batetik, Berria-rekin elkarlanean landutako podcastak, Euskal Herriko hamar idazlek sortutako testuen bidez, objektu hauen historia eta istorioak kontatzen ditu. Eta, horrekin batera, Otso pertsonaiak objektu hauek ezagutarazten dizkie gaztetxoei, "Ikasi Otsorekin" komikien bidez. Informazio gehiago: ehunobjektu.eus