HitzaurreaPiszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzioa Fabrika
Aurkezpena
"Hitzaurrea" soinu-esperientzia digital bat da. Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak sortu dute elkarlanean, Loraldiak emandako Sormen Digitaleko Bekari esker. Jolas baten itxura dauka eta parte-hartzaileari bere herrian barrena ibilaldi berezi bat egiteko aukera emango dio, normalean ikusi eta entzuten ez dituen errealitateak ikusi eta entzuteko. Ibilbidean zehar, hainbat erabaki hartu beharko ditu, haren urratsen (eta, akaso, bizitzaren) norabidea aldaraziko diotenak. Informazio gehiago: https://hitzaurrea.eus/