SugarklaangVanessa Lorenzo Toquero
Aurkezpena
"Sugaarklang" instalazio interaktiboa eta soinu-aplikazioa da, Sugaar euskal mitologiako izakian inspiraturikoa. Sugaarrek zeruaren eta lurraren arteko konexioa eta euren baitan ematen ziren indar kosmikoak gorpuzten zituen euskal mitologian. Alde batetik Sugaarklang, ekosistema ezegonkor batean sorkuntzarako esperimentazioa eta esplorazio kuantikoa baliatzen ditu, bestetik, txalapartaren soinuaren dinamika eta erritmoak, ezagutzen ez dugunaren aurrean erantzuteko eta egokitzeko aukera ematen digu.